XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1889tik aurrerakoan, zuri eta horiekin legundurik, eraberean urdinak ere, denbora joan hala grisaskatzen direnak.

Intonazio legunen sarrera 1900etik aurrera gauzatzen da.

Grisekin maisutasuna frogatzen du (ikus , 1900?).

Kolorean sostengatuz ere, pintoreak, efektu interesgarriak lortzen ditu: efektu zirraragarri bortitzak aurkako balioa duten koloreak kontrastatuz okreak eta bioletak (, 1900?), edo tenperatura gradiente bidezko urruntasun efektuak (, 1905?).

Itzaleztatzeko erabilitako koloreei dagokienez, inpresionista frantsesekin identifikatzen da berriro ere, itzala berdin isolaturiko argia kontzeptuan, eta beraz itzaleztatzeko erabili diren koloreak koadroko pinturan erabilitako berberak izango dira, baina beratuak.

Halere, ez zatzaie haien tonu urdin eta bioletei mugatuko, baizik eta beste batzuk ere aplikatuko ditu, hala nola, okrea, karmina, grisa, berde argia, siena, malba edo gris berdeska.

Bai eta urdina edo zuri urdinska ere.

Argi bortitza denean berde ilunez ere baliatzen da eta garai jakin batzuetan, 1895a inguruan, beltzez eta berde ilunez soilki.

Ez ditu itzalak disimulatzen, inpresionista galesek bezala, objektuen atzean, ikusi ezin diren lekuan ezarriz, eta hala egiten badu ere, ez dio uko egiten itzalguneak ateratzeari, argiari buruz aritutakoan jadanik aditzera eman ditugunak.

Lan metodoa Prozeduraren ikuspuntutik, Salís-en zeregina bi norabidetan zuzentzen da, bata teoriko-hezgarria akademia eta museoei buruzko bere estudioetan oinarritua, zabalki kontsideratu duguna eta bestea praktikoa, orain aurrean izango duguna.

Chavarri-k (100) CHAVARRI, Raúl. José Salís. Madril 1974, V. 38 alea, 37 bete-betean asmatzen du bere metodoaren giltzarriarekin, ondorengo hitzekin bere doitasuna aitatzerakoan: ... erizpide kritikoz, eranste urduriak eta inprobisatuak ekiditen zioten sosegu eta pazientziaz horniturik, bere obra guztiaren zama eta doitasuna paraleloak eta antzekoak dira lagun izan zituen maisu handien obrekiko: Regoyos eta Sorolla (101) Riancho izena gaineratzen du gutaz gainera, familiak eta Gaspar Montes Iturriozek pintorearekiko inolako loturarik izan zuenik ezagutzen ez dugularik. Ikus CHAVARRI. R.

José Solís. aip. ob.; eta 2 Eranskinak.

Oharpen honek Montes Iturriozek bere maisuaren aholkua gogoratzen duenean egindako aitorpena berresten du: pinturaren bidea oso luzea da, eta ez du inprobisaziotarako betarik uzten (102) SEISDEDOS, J. L. Donostia. 1974eko Maiatzaren 5eko.

Salís-en pinturak hamaika estudio orduren emaitza dira, mende amaierako pintore guztietan ematen den konstantea, denak bait zuten elkargarritzat prestakuntza artistiko sendoa.

Obra bukatura hiru bide ezberdinetatik heltzen zen maisua: aire ageriko lana, estudioan naturaleko apunteen gainekoa eta buruzkoa.

Salís-ek iraunkorki praktikatu zuen zuzeneko pintura, baina ez esklusiboki.

Bai eta zuzeneko dibujoa ere, apunte nahiz akabera bertsioan, bai aire agerian bai estudioan modelo aurrean, figurari buruzko lanen kasuan.

Modalitate hau itsasoari zuzendua izan zen gehienbat.

Bretainiako itsasertzean inpresionistek horren maiz pintatua edo Kantabriakoan eta, neurri txikiagoan, Afrikako itsasaldean.

Bere bistarik gogokoenak Getariakoak ziren, Gipuzkoako arrantzale herriskakoak, non bolada luzeak eman bait zituen astokoa harkaitz tartean tinkaturik, uren higidura uhintsua behin eta berriz finkatzeko. Lehorrean barrena.

Narbarte eta Oronoz-Mugaire bitartean, Bidasoa ibai bilakatzen den gune horretan, Baztan ibaiaren berdetasuna eta uraren ubildua irudiztatzea maite zuen.

Aldaketa klimatologiko batek ere eragozten ez ziolarik landara irtetea, Natura gozatzen ikasteko izpirituaren benetako gimnasia, artista apunte anitzak hartzen aritzen zen jasotako inpresioaren gerizpean.

Hauetako batzuk formatu handiko bere koadroak bideratu zituzten.